Erik Gustaf Geijer (Ransäter, Värmland, Suedia, 1783ko urtarrilaren 12a - Stockholm, Suedia, 1847ko apirilaren 23a) suedierazko olerkaria eta historialaria izan zen. 1811. urtean Liga Gotikoa sortu zuen, eta Iduna aldizkarian argitaratu zituen bere poemarik ezagunenak, besteak beste guztietan ospetsuena, Vikingen (Bikingoa). Uppsalako Unibertsitateko irakaslea izan zen (1817). Suediako historiako urtekariak (1825) eta Suediako herriaren historia (1832-1836) argitaratu zituen.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search